Eusko Ikaskuntza, 2022ko Korrikan

Berri korporatiboak

2022/03/23

Eusko Ikaskuntza, 2022ko Korrikan

Korrikaren 22. edizioan parte hartuko du berriro ere Eusko Ikaskuntzak  lekukoa eramaten, apirilaren 9an Baionan eta 10ean Donostian. Batu zaitez gurekin Korrikara!

Euskararen lekukoa Euskal Herriko bazter guztietik barreiatuko da 11 egunez etenik gabe. Amurriotik abiatuko da Korrika martxoaren 31n eta Euskal Herriko geografia zeharkatu ostean, zein euskal komunitateak biltzen dituen beste hainbeste gune bisitatu bitartean, apirilaren 10ean Donostian amaituko da.

HitzEkin’ Korrikaren aurtengo leloari erantzun nahi izan dio Eusko Ikaskuntzak, ‘euskara hitzetik ekintzetara eramateko unea delako’, eta Euskal Herriko hainbat tokietan izango da lekukoa eramaten. Korrikaren ibilbideak guztira 2.500 kilometro ditu eta aurtengo edizioko bi kilometrotan presente egongo da Eusko Ikaskuntza, zehazki: 

  • Baionan, apirilaren 9an 19:04tan, Euskararen Erakunde Publikoarekin batera korrika egingo dugu (allée des Platane).
  • Donostian, apirilaren 10ean 8:16etan, 2531 km-zenbakia eramango dugu, Mirakontxa Pasealekuan (Eguzki eta La Perla artean guxi gorabehera).

Korrikaren webgunean 22. edizioaren ibilbidea ezagutzeko aukera dago, informazio eguneratua bertan jasoko da. Eusko Ikaskuntzak Korrikak aurten luzatutako mezuarekin bat egiten du: Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Anima zaitez Korrikan parte-hartzera!

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp