Martxoaren 31tik apirilaren 6ra bitartean, Nabarraldek Astigarragan antolatutako aste kulturalean parte hartu zuen Eusko Ikaskuntzak, Nafarroako sorgin ehiza ardatz hartuta.
Nafarroako sorgin ehizaren inguruko aste kulturala izan zen Astigarragan, Nabarraldek antolatuta, Eusko Ikaskuntzaren laguntzarekin. Ekimenak errepresio historikoko gertakarien inguruko hausnarketa kritikoa sustatzea izan zuen helburu, batez ere sorginkeriaz akusatutako emakumeen kasuan.
Programaren baitan jaso zen erakusketa bat eta jardunaldi bat, apirilaren 5ean egin zena, eta publikoari irekita egon zena doako izen-emate bidez. Jardunaldian, memoriari, egiari, erreparazioari eta estereotipoen eraikuntzari lotutako gaiak jorratu ziren, generoaren ikuspegitik.
