Berri korporatiboak

2011/09/29

Eusko Ikaskuntza EcoEuskadi 2020 ekimeneko errekonozimendu ekitaldian

Patxi Lopez lehendakariak EcoEuskadi 2020 ekimenean 5000 pertsona baino gehiagoren parte hartzea eskertu nahi izan zuen. Horretarako antolaturiko ekitaldia Leioako Artaza jauregian ospatu zen eta hainbat erakunde eta gizarte eragile nahiz ekonomiko bildu ziren bertan iragan den irailaren 22an. Bertaratu ziren 500 pertsona inguruk plantxa bana jaso zuten EcoEuskadi 2020 ekimenean egindako ekarpenarengatik. Eusko Ikaskuntzak Bai proiektu enblematikotik, Gazteria Departamentutik eta Asmoz Fundaziotik egin ditu bere ekarpenak. Eusko Ikaskuntzatik ordezkari moduan Unai Apaolaza, zuzendari kudeatzailea, Juan Luis Moragues, Programa enblematikoen koordinatzailea, Eli Suinaga Gazteria Departamentutik eta Oihana Salzberro Asmoz Fundazioko zuzendaria izan ziren.

Hausnarketa prozesu hau 2011ko urtarriletik maiatzera luzatu zen eta Euskal Autonomia Erkidegoa hemendik 10 edo 15 urteetara nola izatea nahi dugun pentsatzeko ariketa bat izan da, gaur egungo modelo ekonomikoa amaituta dagoela jakinik.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp