Berri korporatiboak

2013/01/08

Eusko Ikaskuntza eta Artzibarreko Udala

Eusko Ikaskuntzak eta Artzibarreko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Artzibarreko (Nafarroa) Udalak eta Eusko Ikaskuntzak kultura eta zientzia jarduerak gauzatzeko lankidetza Hitzarmena sinatu dute.

Urte bakoitzean, Artzibarreko Udaleko eta Eusko Ikaskuntzako teknikariek zehaztuko dituzte. Hitzarmen honen esparruan gauzatu ahal izango diren jarduerak: ikerketak, argitalpenak, gogoeta estrategikoak, dibulgazio mintzaldiak, bilera akademikoak, artxibo eta liburutegiak antolatzea edo eguneratzea, ondare elementuak berreskuratzea eta balioestea, erakusketak, ikus-entzunezkoak ekoiztea... Eusko Ikaskuntzaren jarduera katalogoan dauden beste hainbat lanen artean.

Azken honekin 103 dira Eusko Ikaskuntzak Udalekin ezarriak dituen Hitzarmenak, horietatik 20 Nafarroako Foru Erkidegoan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp