Eusko Ikaskuntza eta Berria, elkarrekin

Berri korporatiboak

2023/10/25

Eusko Ikaskuntza eta Berria, elkarrekin

Edukien ezagutza sustatu eta zorroztasuna bermatzeko batu dituzte indarrak bi erakundeek hitzarmen batetan hurrengo 4 urteetarako.

Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta Amagoia Mujika Berriako Zuzendariak lankidetza hitzarmena sinatu berri dute, besteak beste, Eusko Ikaskuntzaren jardueren eta proiektuen garapenaren eta emaitzen inguruan sakon informatzeko. Gainera, sakoneko elkarrizketak edo iritzi artikuluak koordinatuko dira indarrean dauden proiektuen inguruko bilakaeraz berri emateko. 

Bestetik, erakunde biek Euskal Herriareko duten konpromisoari eutsita, elkarlan eta koordinazio estuan arituko dira Eusko Ikaskuntzak bere bazkidegoen artean gai zehatzen inguruan lagun dezaketen adituak identifikatzeko eta euren ezagutzari plaza emateko.

Azkenik, hitzarmenaren eranskinean zehazten den modura, 2024rako aurreikusita dagoen Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuari estaldura emango zaio Berrian, egokitzat jotzen den formatuan. 

Eusko Ikaskuntzarentzat Berria Taldea bere jardueraren sozializaziorako estrategikoak diren eragileetako bat da. Izan ere, erakunde biek arnas luzeko kalitatezko informazioaren alde lan egiten dute, bata aktualitatearen irakurketa kritiko batetik eta besteak euskal gizartearen beharretatik sortutako proiektu estrategikoen lanketarekin. Horrela ulertuta, lankidetzan aritzea naturalki sortu da eta egonkortzearen bidean jarri da hitzarmenaren bidez. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp