Gure bazkideak

2005/03/01

Eusko Ikaskuntza eta Eresbil

Eusko Ikaskuntzak eta Eresbilek beren arteko lankidetza abiatu dute musika dokumentuak digitalizatuz

Xabier Retegi Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta, Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuak, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboaren izenean, datozen bost urteetarako lankidetza hitzarmen bat adostu dute. Horren bidez, erakunde biek lankidetza proiektu bereziak atondu eta garatuko dituzte ikerketa, irakaskuntza eta zabalkundearen alorrean.

Eusko Ikaskuntzak eta Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak musikaren inguruko dokumentu fondo publikoa sendotzeko lan egingo dute. Ildo horretatik, Eusko Ikaskuntzak berak ekoiztu eta Eresbileko liburutegirako interesgarriak izango diren aleak ekarriko ditu, eta Eresbilek, bere aldetik, erraztu egingo dizkie hala Eusko Ikaskuntzari nola haren bazkideei bere funtsetarako sarbidea eta kontsulta.

Era berean, Eusko Ikaskuntzak eta Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak interes handikoa irizten diote zientzia zabalkunderako proiektuak elkarrekin garatzeari Euskomedia Fundazioaren bidez, plataforma hori aukerakotzat jotzen dutela titulartasun propioko eduki kultural eta zientifikoak nazioarteko komunitatearen esku uzteko sare telematikoen bidez.

Digitalizazioa

Onarturik geratu den lehen lana 7.000 orriren digitalizazioa izango da, hainbat jatorritako partitura eta musika materialei dagozkienak.

Zehazki, ondoko musikagileen eskuizkribuak eta autografoak digitalizatu behar dira:

Manuel Sagasti (1796-1819): 215 orri. José Antonio Santesteban (1835-1906): 160 orri. José M? Usandizaga (1887-1915): 2.100 orri.

Halaber, XIX. mendeko musikagileen partiturak (neurri handi batean, kantu eta pianorako euskal kanta tradizionalen bildumak), guztira 3.375 orri biltzen dituztenak. Bai eta XIX. mendeko hainbat musika metodo ere, guztira 1.150 orri osatzen dituztenak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp