Eusko Ikaskuntza, Euskararen Pizkundean

Berri korporatiboak

2025/11/06

Eusko Ikaskuntza, Euskararen Pizkundean

Eusko Ikaskuntzak parte hartuko du Pizkundean, euskararen aldeko pizkunde sozial berri bati bultzada emateko ekimenean, abenduaren 27an Bilboko Bilbao Arenan.

«Pizkundea – Euskarari pizkunde berri bat emateko» lelopean milaka euskaltzale bilduko ditu Euskalgintzaren Kontseiluak hizkuntza-berpizkunde berri bat sustatzeko.

Eusko Ikaskuntzak, Batuz Aldatu dinamikaren sustatzaile den heinean, bere konpromisoa berresten du euskararen normalizazio eta biziberritzearen alde eta deia zabala egiten du abenduaren 27ko hitzorduan parte hartzera.

Ekitaldiak izaera kulturala eta jai girokoa izango du: euskaltzaleen adierazpenak eta euskarazko musika-emanaldiak uztartuko ditu, komunitatearen bilgune handi bihurtzeko asmoz.

Sarrerak, 10 euroko prezio sinbolikoan, urriaren 16tik aurrera eskuratu ahal izango dira. Diru-bilketa honek ekitaldiaren gastuak estaltzeaz gain, euskararen aldeko mobilizazioaren espazio bateratua indartzea du helburu.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp