Datozen urteetan abian jarri eta 2018ko mendeurreneko kongresuan burutuko diren proiektu nagusien aurkezpena eta etorkizuneko erronkak irudikatzea. Horiek izan dira, besteak beste, gaurko bileraren ardatz nagusiak.

Ildo berean, Eusko Ikaskuntzak bere eredu berria aurkeztu dio lehendakariari. Zentzu horretan, Urkulluk berretsi du Eusko Jaurlaritzak Eusko Ikaskuntzarekin duen konpromisoa, eta etorkizunean ere bi erakundeen artean elkarlanean jarraituko dutela nabarmendu du, proiektu ezberdinak sustatuz. Hitzordua Lehendakaritzan izan da, Gasteizen, eta Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta Cristina Uriarte sailburuarekin batera elkartu dira Eusko Ikaskuntzako lehendakari Iñaki Dorronsoro eta lurraldeetako Kontseilu Errektoreko kideak.
