Eusko Ikaskuntza Iparralderen Biltzar Nagusia

Berri korporatiboak

2016/05/24

Eusko Ikaskuntza Iparralderen Biltzar Nagusia

Joan den apirilaren 23 an, iragan zen Iparraldeko Eusko Ikaskuntzaren biltzar nagusia, 30 bat lagun bildu zituenak Baionan. 

Urtearen bilduma: 10 mintzaldi, 4 jardunaldi, baita ere eztabaida filmatu bat.

2015 ean, Biarritzeko hiriarekin partaidetzan 7 bekadun lagunduak izan dira. Baionako hiriarekin urtero bezala sari esberdinak banatuak izan dira: Ohorezko euskal  kultur saria Orai bat dantza taldeari emana izan da,  Euskal kultur saria Benjalin Gayon gazteari eta bideo dokumental saria  Anne Marie Jeannou eta Siegfried Wappler-ek irabazi zuten. 

Eusko Ikaskuntza Iparralderen Biltzar Nagusia

Maialen Zamponi-k Eusko Diaspora proiektuaren berri eman du: urtean zehar eginak izan diren ekimenak oroituz baita ere webgunearen aktibitatea azalduz. Ekimen haundiena eztabaida filmatua izan zen « Euskal emigrazioa : Oroitzapena baino gehiago ? » 150 bat jende bildu ziren Uztaritzeko lapurdi gelan. 

Eusko Ikaskuntza Iparralderen Biltzar Nagusia

Viviane Delpech-ek « Euskal diaspora eta arteak » proiektuaren bilana azaldu du. Proiektuaren garatzeko lana 2015 eko otsailan asi zen, urte bat beranduago iragaiteko. Erakusketaren estrenaldian 200 bat jende izan ziren eta kollokioaren bi egunek 100 bat jende bildu zituzten.

Bukatzeko elkartearen konduen azalpena izan zen eta diruzainak Eusko Ikaskuntzaren lehendakaria , Iñaki Dorronsoro, eskertu zuen urtero ematen den laguntzarentzat.

Administrazio kontseiluan bi kide berri sartu dira, biak emazte gazteak : Argitxu Etchandy et Oihana Galé-Zamponi

  • Galdera orokorretan Jean Michel Larrasquet-ek , Iñaki Ibarra, Eusko Ikaskuntzaren zuzendari berria aurkeztu du. Aipatuak izan dira ere bai, Katalina de Erauso pastorala, “Aita deitzen zen gizona liburua”, denok gai….
  • Goiza bukatzeko Jean Claude Larrondek eta Viviane Delpech-ek, Baiona- Iruñea senidetza populara aurkeztu dute, Iparraldeko Eusko Ikaskuntzak kudeatzen duena.

Yves Ugalde Baionako hiriko kultura kontseilaria hor zen eta bere sustengua adierazi du. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp