Eusko Ikaskuntza Iparralde elkartearen Biltzar Nagusia martxoaren 30ean burutu zen Donibane Lohitzuneko Herriko Etxean.
Hasieran, Eguzki Urteaga Iparraldeko lehendakariordeak, Eusko Ikaskuntzaren helburua Euskal Herria maite duten eta haien lanaren bidez haien kultura eta nortasuna sendotu eta lagundu nahi duten pertsonen batzea dela adierazi zuen.
Espiritu honetan, Donibane Lohitzuneko Herriarekin adibidez, ekintza ezberdinen antolaketan eta sorkuntzan parte hartzeko asmoak azaldu zituen. Datozen ardatzen inguruan egitekoak: Bere sare eta kideak inplikatzen dituen kolokio, jardunaldi eta hitzaldi ziklo bat egitea; Dokumental eta bideo emanaldiak; Dantza eta musika emanaldien antolakuntza; Musikaz sari baten sorrera. Donibane Lohitzuneko auzapeza, Jean-Francois Irigoyen, Eusko Ikaskuntzarekin lan egitearen interesa goraipatu zuen.
Beste ekintza batzuk lankidetzan antolatzeko asmoa azaldu zuen ere, ondoko gaien inguruan: itsasoa, dantza, musika eta euskal diaspora.
Ondotik biltzar nagusia hasi zen eta joan den urteko biltzar nagusiaren akta onartua izan zen. Jarraian Argitxu Etxandik, 2018ko bilana aurkeztu zuen. Eusko Ikaskuntzak 25 urte ospatzen zituenez, 23 hitzaldi antolatuak izan dira eta horrez gain, bi foro, kongresu bat, sari emate bat eta jardunaldi bat antolatu dira. Orotara 2018an Eusko Ikaskuntzak 30 ekintza baino gehiago antolatu edo parte hartu izan du.
Bukatzeko Jean-Claude Larronde diru zainak kontuak azaldu zituen eta bilana eta kontuak onartuak izan ziren.