Eusko Ikaskuntza Iparralderen hitzaldiak azaroan

Berri korporatiboak

2022/11/22

Eusko Ikaskuntza Iparralderen hitzaldiak azaroan

Azaroa aberatsa izan da hitzaldiei dagokionez Ipar Euskal Herrian.

Hala nola azaroaren 4ean Baionako saloi handian Eusko Ikaskuntza Ipar Euskal Herriak Iura Vasconiaerekin Baionako herriko etxeko saloi handian, Notitia Vasconiae, Vasconoako historialari, jurista, eta pentsalari politikoen hitzegiaren hirugarren alearen aurkezpena antolatu zuen. Yves Ugalde, kultur adjuntak harrera egina Baionako herriko etxearen izenean eta honetan parte hartu dute Juantxo Madariaga, Eguzki Urteaga, Xarles Bidegain eta Iban Larrandaburuk.

Azaroaren 10ean Gerla mundialaren bukaeraren urteurrenaren kari Claude Martinezek Oroitarrien plantan jartzeko gatzakak aipatu dizkigu Biarritzeko mediatekan.

Arrakasta handian burutu dugu Hermione Baionan hitzaldi zikloa Baionako merkataritza ganbaran: 80 pertsona bildu ditugu Pascal Marty eta Bertrand Moutard Baionako Portua gaur egun: antolaketa, ibilera, eragileak eta gaiak aipatzeko. Ondotik azaroaren 17, osteguna, Baionan, Eusko Ikaskuntza, Josu Martinez, Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza hitzaldia eman du.

Eta bukatzeko, Euskaraldian arrunt murgildua, txapen banaketa eta arigune izateaz gain Hendaian azaroaren 22 ean Euskararen aroa, Eneko Gorriren hitzaldia plantan jarri da eta 24 ean Baionan Loreak belaunetan, Lanartea elkarteak egindako dokumentala aurkeztu da Dom Campistron eta Amagoia Gurrutxagaren parte hartzearekin.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp