Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2021 Sarien banaketa

Sariak

2021/10/22

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2021 Sarien banaketa

Azaroaren 9an, asteartez, Gasteizko Santa Maria Katedralean, aurtengo Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Sariak banatuko dira.

Agustin Azkarate Garai-Olaun Euskal Herriko Unibertsitateko Historiako doktore eta Arkeologiako katedradunak jasoko du saria, Arkeologiaren eta Ondarearen eremuan ikerketan eta irakaskuntzan egindako ibilbide luzeagatik. Zeremoniarako aukeratutako esparrua, Gasteizko Santa Maria katedrala, ezin da egokiagoa izan, Azkarate irakaslea izan baitzen hura berritzeko planaren inspiratzaile intelektual eta zuzendari zientifikoa.

35 urtetik beherako ikertzaileei eta sortzaileei zuzendutako Gazte Saria modalitatean, Ane Zulaika Aranburuk XX. mendearen bigarren erdian euskal emakumeak itsasoarekin duen harremanari buruzko "Emakumeak blai" ikus-entzunezko proiektuak saria jasoko du.

Ekitaldian Eusko Ikaskuntzako lehendakari Ana Urkiza eta Laboral Kutxako lehendakari Txomin García izango dira. Halaber, Gazte Sariaren epaimahaiaren ordezkari moduan, Euskadiko Gazte Kontseiluaren lehendakari Maialen Olabek parte hartuko du, bai eta Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxako ebaluazio-epaimahaiaren izenean Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Eva Ferreirak. Aurreko urteetan bezala, instituzio nagusietako ordezkariak izango dira bertan.

Alexander Gurrutxagak eta Joana Otxoa de Alaizak, Eusko Ikaskuntza-Kutxa Gazte Sariaren iazko edizioko irabazleek, beren errepertorioko hiru obra interpretatuko dituzte.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp