Eusko Ikaskuntzak eta Jakiundek indarrak batu dituzte ezagutza bultzatzeko

Berri korporatiboak

2021/07/16

Eusko Ikaskuntzak eta Jakiundek indarrak batu dituzte ezagutza bultzatzeko

Eusko lkaskuntza eta Jakiundeko ordezkari nagusiek lankidetza hitzarmena sinatu zuten, uztailaren 15ean, hurrengo bost urteetarako.

Aurkezpen-ekitaldian, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak, Juan Ignacio Pérez Iglesias Jakiundeko lehendakariak eta Nicanor Ursúa RIEVeko zuzendariak hartu zuten parte.

Hitzarmen honen bidez, bi erakundeek konpromisoa hartu dute sinergiak sortzeko, ezagutza hobeto zabaltzeko eta baliabide profesionalak nahiz materialak partekatzeko.

Eusko Ikaskuntza eta Jakiunderen arteko hitzarmena

Lehenengo erabakia Jakiunde Euskal Ikasketen Nazioarteko Aldizkariaren, RIEVen, laguntzaile egonkor gisa sartzea izan da. Hala, Akademiak bere gain hartuko du urteko bigarren seihilekoan argitaratuko den zenbaki baten edizio osoa.

Era berean, Julio de Urquijo sortzaileak Eusko Ikaskuntzari eman zion lagapenaren mendeurrena dela eta, Eusko Ikaskuntzak RIEV formatu digitalera egokituko du 2022an, eta, hala, handitu egingo du Euskadin zientzia eta kulturari buruz egiten den argitalpen dekanoak Espainian zein nazioartean sozializatzeko eta eskuratzeko gaitasuna.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp