Azaroaren 25ean, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunean, Eusko Ikaskuntzak bat egiten du egunaren aldarrikapenarekin: emakumeen aurkako indarkeriari EZ.
Eusko Ikaskuntzan elkar ezagutzearen eta elkarrizketaren alde egiten dugu, elkar ulertzeko modurik onenak direlakoan, betiere errespetuan oinarrituta, eta aniztasunak ematen digun balioa berretsiz.
Hori dela eta, indarkeria mota guztiak baztertzen ditugu eta, hau bezalako egunetan, bat egiten dugu emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako aldarrikapenarekin.
