Eusko Ikaskuntzaren eredu berriak udal babesle gehiago lortu ditu

Proiektuak

2017/12/21

Eusko Ikaskuntzaren eredu berriak udal babesle gehiago lortu ditu

Urtea amaitu aurreko hilabeteetan atxikimendu adierazpen gehiago jaso ditugu.

Eusko Ikaskuntzaren estrategia berria azaltzeko asmoz, aurtengo maiatzean jarri genuen abian, poliki-poliki, gure bazkide diren udaletara gerturatzeko komunikazio prozesua. 

Dagoeneko 29 udalek berretsi dute beren atxikimendua. Horien artetik honako hauek izan dira urritik abendura bitartean Eusko Ikaskuntzaren babesle izaten jarraitzeko asmoa agertu dutenak: Ajangiz, Amorebieta-Etxano, Artzibar, Busturia, Leioa, Oñati, Orotz-Betelu, Portugalete eta Urraul-Beiti.  

Guztiei, gure eskerrik beroena. Hemen daude Eusko Ikaskuntzaren babesle guztiak.

2018a urte berezia izango da Eusko Ikaskuntzarentzat, besteak beste, gure mendeurrena eta XVIII. Kongresua ospatuko ditugulako. Horregatik, lehentasun bezala definitu da udalekiko harremana sendotzea, haiekiko lankidetzaren baitan proiektu bereziak abian jartzeaz gain, tokiko, eskualde eta Euskal Herri mailako erronkei egokiro erantzuteko beharrezko direlako erakunde hauek, haiek baitira hiritarrengandik hurbilen daudenak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp