Berri korporatiboak

2013/01/11

Eusko Ikaskuntzaren eta Euskaltzaindiaren arteko bilera

Eusko Ikaskuntzaren eta Euskaltzaindiaren arteko bilera egin zen urtarrilaren hamarrean, Euskaltzaindiko Bilboko egoitzan. Eusko Ikaskuntzaren aldetik Iñaki Dorronsoro erakundeko presidenteak, Rosa Miren Pagola Bizkaiko presidenteordeak eta Arrate Arín zuzendariak parte hartu zuten eta Euskaltzaindiaren aldetik, Andres Urrutia euskaltzainburua, Xabier Kintana idazkaria, Joseba Zabaleta kudeatzailea eta Erramun Osa idazkariordea egon ziren.

Bileraren helburuak honako hauek izan ziren, besteak beste: Eusko Ikaskuntzako presidentearen aurkezpena egitea, Eusko Ikaskuntzaren aurrera begirako egitasmoaren nondik-norakoak azaltzea eta Euskaltzaindiak aurrerantzean garatu nahi dituen ildo nagusien berri ematea. Horiek horrela, Eusko Ikaskuntzako arduradun berriek 2012-2016 aldian garabidean jarri nahi duten kudeaketa egitasmoaren azalpenak eraman zuen denborarik luzeena. Bileraren amaieran, bi erakundeetako arduradunek elkarren berri izateko eta harremanak sendotzeko borondatea ere erakutsi zuten.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp