Eusko Ikaskuntzaren Lan Eremuen taldeak osatu dira urtea hasterako eta bost alorretako bakoitzeko gogoetak abian dira. Proiektuarekin bat egiteko gonbitea luzatu da.

Bost lan taldeek eratzeko lehen bilerak egin zituzten gaika banatuta: eredu sozioekonomikoa, egitura sozio-politikoa, errealitate sozio-kulturala, euskara etorkizunaren aurrean eta etorkizuna irudikatu. Topaketa hauei esker taldeetako lan dinamikak egituratzen hasi dira, bai eta proiektu-jarduera bihur daitezkeen ideiak bildu eta dagozkion ekosistemak (pertsonak, taldeak, erakunde-elkarteak). Horretarako, ideiek egungo testuinguru globalarekin lotura izateko beharra nabarmendu da eta dagokion gizartearekin bateratuta egon daitezela bere erronkak eta interakzioan garapen bat eskain dezatela. Web orriaren bidez sektorekako foroak sortu dira eta bertan talde bakoitzeko kideek bere ekarpenak ematen dituzte eta gogoetarako lagungarri izan daitezkeen dokumentuak jartzen dituzte. Edozein Lan Eremutakoren batekin aktiboki bat egiteko interesa duen orok alorreko koordinatzailearekin jar daiteke harremanetan: Arrate Arin (eredu sozio-ekonomikoa), Beatriz Akizu (egitura sozio-politikoa eta etorkizuna irudikatu), Arantza Cuesta (errealitate sozio-kulturala), Koro Muro (euskara etorkizunaren aurrean).
