Eusko Ikaskuntzaren lekukoa Korrikan eraman nahi?

Berri korporatiboak

2026/02/23

Eusko Ikaskuntzaren lekukoa Korrikan eraman nahi?

Bazkideek izango dute aukera, aurtengo edizioan, Eusko Ikaskuntzaren lekukoak eramateko Korrikan.

Eusko Ikaskuntzak aurten ere Korrikan parte hartuko du, erakundeak bere sorreratik defendatu duen euskararen sustapenarekiko eta komunitatearen kohesioarekiko konpromiso historikoaren adierazgarri. Aurtengo edizioak gainera, hizkuntzaren biziberritze kolektiboa, auzolana eta euskararen transmisioa azpimarratzen ditu, gure ibilbidearekin eta misioarekin bat eginez.

Aurten, gainera, berrikuntza garrantzitsu bat izango da: erakundeak babestutako kilometroetan lekukoa bazkideek eramateko aukera izango dute. Izan ere, Eusko Ikaskuntza bere bazkideek osatzen dute, eta pertsona bakoitza erakundearen ordezkari eta ahotsa da lurralde osoan.

Lekukoa eramateko interesa duten bazkideek laster jasoko duten komunikazio zehatzaren bidez eman ahal izango dute izena eta, jasotako izen emate guztien artean zozkatuko da nortzuk eramango duten gure geografiako txoko desberdinetan.

Aurten Eusko Ikaskuntzaren kilometroak honako hauek izango dira:

  • Iruñea — Sanduzelai inguruan: 2026ko martxoaren 22a (igandea) — 16:18ak aldera
  • Donostia — Loiola-Martutene inguruan: 2026ko martxoaren 25a (asteazkena) — 10:30ak bueltan

Eusko Ikaskuntzaren partaidetzak azpimarra jartzen du euskara guztion artean egiten eta biziberritzen den proiektu kolektiboa dela.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp