Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria den Iñaki Dorronsoro Eurobask-eko Batzar Nagusian izan zen maiatzaren 9an Gasteizen. Horrez gain, maiatzaren 14an ere Innobasquek bere VI Batzar Nagusia ospatu zuen eta Eusko Ikaskuntza bazkide izanik, Lehendakariak bertan parte hartu zuen eta 2012ko Gestio Txostena eta Auditaturiko Kontuak onartu ziren. Era berean, 2013ko aurrekontua eta Kudeaketa Plana ere aurkeztu ziren. Amaitzeko, maiatzaren 22an, CEBEK-ek (Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa) bere Batzar Nagusia izan zuen, bertan ere Eusko Ikaskuntza egon zelarik bere Lehendakariaren presentziaz Euskalduna Jauregian. Maiatzean zehar ere XXI. Gipuzkoako Enpresei Sariak ekitaldia ospatu zen Gipuzkoako Bazkudean eta Eusko Ikaskuntzako zuzendaria den Arrate Arin izan zen bertan.
Berri korporatiboak
2013/06/01
