Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko bulegoak bisitatu zituen.
Bi erakundeen arteko lankidetzan aurrera eginez, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria, Barandiaran Fundazioko presidente Josemari Velez de Mendizabalekin elkartu zen Fundazioaren Gasteizko bulego nagusian. Bilerarekin hasi aurretik, sailburuak instalakuntzak ezagutzeko aukera izan zuen, baita Eusko Ikaskuntzaren bulegoak ere.
Hitzorduan, Velez de Mendizabalek Fundazioaren nondik norakoen berri eman zizkion Zupiriari, eta aurrera begira bi erakundeen artean elkarlanean jarraitzeko pausuak finkatu zituzten. Besteak beste, Barandiaran Bekaren 2017ko prozesua ireki zuten, Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailaren dirulaguntzari esker.