Berri korporatiboak

2013/04/01

Euskonews aldizkaria astekari izatetik hamabostekari izatera

1998 urtean sortu zen euskal kulturaren aldizkari elektronikoa hamabostean behin argitaratzera pasako da egoera ekonomikoak eraginda. Horrez gain, Euskonews-en irakurle guztiei diruz laguntzeko eskaria luzatzen zaie.

Sorreratik astekaria izan den aldizkari digiltala, euskal kulturaren erreferentea bilakatu zen Interneten 1998an sortu zenetik. Aitzindaria izan da bere eskaintzan eta egun 7.000 harpidedun dituen aldizkaria, krisi ekonomikoak eraginda, hamabostekari izatera pasa da. Aldizkariaren arduradunek neurri batzuk hartu dituzte hilean birritan argitaratu ahal izateko eta orain arteko eskema berdintsuarekin segituko badu ere, harpidedunek bi astean behin jasoko dute. 2012 urtean zehar Euskonewsek 45 pertsona elkarrizketatu ditu eta 245 pertsonen kolaborazioa jaso du.

Neurri berri horrekin batera, Euskonewsek balizko diru iturrien dibertsifikaziora jo du, eta jadanik irakurleei ere aldizkaria mantendu ahal izateko euren laguntza eskatu zaie.

Irakurle eta laguntzaile guztien artean esker ona adierazteko, urte amaieran Sara Otaño margolariaren obra bat zozketatuko da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp