Euskonews aldizkariak 791. zenbakia kaleratu du, besteak beste, komunitatea, kultura, berdintasuna, komunikazioa eta euskara jorratuz.
Euskonews aldizkariaren zenbaki berrian elkarrizketa eta gogoeta aberatsak bildu dira. Gloria Totoricagüena Egurrola eta Iñaki Goirizelaia Ordorika aitortzaren balioaz, euskal diasporaren bilakaeraz eta unibertsitateen arteko ikaskuntzez aritu dira solasean; bestetik, Feli Arrese-Igor Juanena eta Jon Agirrezabala, GizarteLab Legazpi proiektutik, eraldaketa sozialerako esperientziak eta ikaskuntzak partekatu dituzte ikuspegi ezberdinetatik. Zenbakiak, gainera, hainbat artikulu dakartza: arazo korapilatsuen aroan esperimentatzea, kazetaritza feministaren ekarpena, Erronkaribarreko komunitate eta generoaren arteko harremanak, euskal kulturaren transmisioa Instagramen bidez, liburuen isiltasun samurra, euskara xuxurla gisa eta sustrai euskaldundun nekazaritza jasangarriari buruzko gogoetak.
