Berri korporatiboak

2009/02/01

Euskonews

Gazteentzat, gazteek egina

Euskonews Gaztea aldizkariak, 100. alea kaleratu izana ospatzeko, Gazteentzat, gazteek egina argitaratu du. Gazteentzako gehigarri edo aldizkari labur horretan, astekaria lehen aldiz kaleratu zenetik, 2007ko urtarriletik, argitaratutako testu eta irudi sorta bat eskaini dute. Gainera, idazle gazteek hainbat jarduera-adarretako pertsonaia nabarmenei egindako zazpi elkarrizketa aukeratu dituzte ale oroigarrirako. Horiez gain, "Gaiak" ataleko sei erreportaje interesgarri daude irakurgai, puri-purian dauden kontuak ezagutzeko: arte- adierazpena, bidaiak, jaiak, istorioak, gutxiengoak...

gaztea.euskonews.com

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp