Berri korporatiboak

2012/09/01

Ezagutza Gerturatuz hitzaldi zikloaren jarraipena

Uda garaiko geldialdiaren ondoren, irailean ekingo zaio berriro ere Ezagutza Gerturatuz hitzaldi zikloari. Orbaibar bailara, Urroz Hiria, Oroz-Betelu, Urraul Beiti eta Aibar-Oibarren izango dira hurrenez hurren hitzaldi hauek jasoko dituzten udalerriak.

Iazko urtean bezala, Orbaibarren lau hitzaldiz osatutako ziklo berezi bat egingo da, Puiu, Garinoain, Iratxeta eta Orisoain herrietan hain zuzen; etnografia eta historia gaiak jorratuko dira.

Urraul-Beiti (2012.02.25). Pablo Ordunaren hitzaldia, "Alamadieros en el río Irati"

Orotara, irailetik abendura bitartean zortzi hitzaldi izango dira. Hainbat gai jorratuko dira hitzaldietan, elikaduraren historia bezalako gai batetik abiatuz, Nafarroako konkista eta etnografian oinarritutako gaiekin jarraituz eta gaur egungo krisiaren oinarrian, ekonomiari buruzko hitzaldi batekin amaituko da ziklo hau. Hala ere, urtean zehar, hitzaldi gehiago lotu daitezke, egitaraua irekia baitago.

Egitaraua hemen ikusgai

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp