EzBerdin Berdinak esperientzia bizi nahi? Azken emanaldiak Donibane-Garazin, Gasteizen eta Donostian

Proiektuak

2025/11/20

EzBerdin Berdinak esperientzia bizi nahi? Azken emanaldiak Donibane-Garazin, Gasteizen eta Donostian

Euskal Herrian zehar egindako birak amaitzera doa: azaroaren 28an Donibane-Garazin, abenduaren 12an Gasteizen eta abenduaren 19an eta 20an Donostian.

EzBerdin Berdinak Eusko Ikaskuntzak bultzatutako ekimena da, Kukai Dantza Taldearekin lankidetzan eta hainbat diziplinatako euskal sortzaileen talde zabal batekin. Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek, Nafarroako Gobernuak, Euskal Hirigune Elkargoak eta Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Iruñeko udalek babestutako ekimena da, LABORAL Kutxaren eta EITBren laguntza ere badu.

Hainbat diziplinatako euskal sortzaile talde zabal bat da proposamenaren protagonista. Ikusgarritasunaz haratago, identitatea, elkarbizitza eta euskara, tradizioa eta modernitatea, belaunaldiak eta lurraldeak bezalako gaien inguruko hausnarketa parte-hartzailea sustatzen du. Eta dantza garaikidea eta tradizionala, bertsolaritza, antzerkia eta zuzeneko musikak uztartuz egiten du, txalapartatik hasi eta rap edo musika elektronikoraino. Estilo eta diziplinen arteko uztartze harrigarria da.

Ehunka lagun joan dira Bilboko eta Iruñeko saioetara eta guztiek bat egiten dute ekimena "harrigarria, beharrezkoa eta hunkigarria" dela esatean, "kalitate artistikoaz harago, mezua oso indartsua da", adierazi dute hainbatetan.

Azaroaren 28an Donibane-Garazin (Jaï Alaï pilotalekuan) izango da. Ondoren, abenduaren 12an, Gasteizko Europa Jauregian eta, abenduaren 19an eta 20an, Donostiako Tabakaleran emango dira proposamen bikain honetaz gozatzeko azken aukerak.

Sarrerak eskuragarri daude Eusko Ikaskuntzako webgunean, 9 eurotan Eusko Ikaskuntzako kideentzat eta 18 eurotan publiko orokorrarentzat.

EzBerdin Berdinak EzBerdin Berdinak EzBerdin Berdinak EzBerdin Berdinak EzBerdin Berdinak EzBerdin Berdinak
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp