Berri korporatiboak

2014/12/09

Ezohiko Batzar Nagusia: Estatutuen onarpena

Ezohiko Batzar Nagusia ostiralean izango da, abenduaren 19an, Donostiako Miramar Jauregian. Helburu garrantzitsua izango du: Eusko Ikaskuntzaren Estatutuak berritzea.

Ezohiko Batzar Nagusia

Eusko Ikaskuntzaren arau markoa, pasa den abenduko Batzar Nagusian bozkatu zen eredu berri eta oinarrizko egiturara egokitu nahi da, aurten bazkide komisio batek egindako Estatutuen proiektuarekin. ?Ikuspegi funtzionaletik, mekanismo arin eta eguneratuagoak ezarri dira, gobernu organoak sinplifikatuz eta erakundeari egitura demokratiko eta gardenagoa emanez. Batzorde Eragileak izendatutako Komisio batek, bazkideek eta erakunde fundatzaileek bidalitako zuzenketak aztertu zituen, guztiak zati bateko zuzenketak. Komisioaren ustez testua hobetzen duten alderdi formal zein edukiaren alorreko zuzenketak gehitu ondoren, bukatutzat eman ziren Ezohiko Batzar Nagusiko deialdia baino lehenago egin beharreko lanak: abenduaren 19an izango da, ostiralez, 17.30ean lehen deialdian eta 18.00etan bigarren deialdian. Behin betiko testua webeko barruti pribatuan www.eusko-ikaskuntza.org eta bulegoetan egongo da abenduaren 12tik aurrera.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp