Abenduaren 16an egin zen Ezohiko Batzar Nagusia, joan den irailaren 19an egindakoaren osagarria.
On line konexioaren bidez, Batzarrak puntu bakarra izan zuen gai-zerrendan: Isabelle de Ajuriaguerra izendatzea Ipar Euskal Herriko Kontseilu Errektoreko kide berri.
Historian lizentziaduna da eta haren ikerketak Erdi Aroan, Ipar Euskal Herriko Frantziako Iraultzan eta Quebecen eta euskal eremuaren arteko harremanetan oinarritu dira. Lanbideari dagokionez, Isabelle de Ajuriaguerra irakasle gisa aritu da bigarren hezkuntzako zenbait ikastetxetan. Ipar Euskal Herriko Eusko Ikaskuntzaren eraketan parte hartu zuen 1992an, eta urte horretan lehendakariorde hautatu zuten, 1995era arte.
Ondorioz, Isabelle de Ajuriaguerra eta Eguzki Urteaga izango dira Ipar Euskal Herriko ordezkariak Eusko Ikaskuntzako Kontseilu Errektorean.