Oiartzungo XV eta XVI. mendeetako hiru dokumenturen transkripzioa argitaratu da
Eusko Ikaskuntzako Fuentes Documentales Medievales del País Vasco bildumaren 143. zenbakia, "Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520)" titulua daraman aleari dagokio. Oiartzun bailara eta lurraldeko unitate fiskalen zerrenda deskriptiboa, 1499, 1511 eta 1520ko hiru dokumenturen transkripzioan aurkezten da. Artxiboaren transkripzioa Eusko Ikaskuntzak Oiartzungo Udalarekin duen hitzarmenaren bitartez bideratu da.
M? Rosa Ayerberen zuzendaritzapean, Iago Irijoa Cortés eta José Ángel Lema Pueyo egileak, bailarako etxeez, haiei atxikiriko funtsez ?ondasun higiezinez eta instalazioez? eta bertako biztanleei buruzko agirietan murgildu dira. 1499. urteko lehen dokumentu hori, Anchieta eta Elduayen batxilerren ebazpen bidezko epaiari jarraituz idatzi zuten. Beste biek ?1511koak eta 1520koak?, askoz xehetasun gutxiagokoak izanik, hasierako testuaren eguneratzeak dituzte.
Ikus gehiago: http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/publicaciones/colecciones/fuentesmedievales/publicacion.php?o=20868
