Gabriel Erkoreka, 2021eko Musika Sari Nazionala

Gure bazkideak

2021/10/15

Gabriel Erkoreka, 2021eko Musika Sari Nazionala

Gabriel Erkoreka bazkideak Musika Sari Nazionala irabazi du Konposizio modalitatean.

Epaimahaiak aitortu egin du bere "ibilbide bikaina sortzaile gisa eta bere konposizio-lengoaiaren aberastasunagatik, euskal instrumentu tradizionalen sonoritatearen fusio pertsonala nabarmenduz", era berean "bere musikaren nazioarteko proiekzioa Europako jaialdi garrantzitsuetan".

Sari hau aurretik jasotako beste sari batzuei gehitzen zaie: Musika Konposizioko Reina Sofía Saria (2008), Eusko Jaurlaritzaren Musika Konposizio Garaikidearen Saria (1999), Josiah Parker Prize eta beste sari batzuk Royal Academy of Music-en. 2001ean Erromako Saria eta Paris-INAEMen Colegio de España musika-konposizioaren saria lortu zituen. UNESCOren Konpositoreen Nazioarteko Tribunan eta Gaudeamus Muziekwekean (1998) ere parte hartu du.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp