Gazteak Mugaz Gaindi: Euroeskualdeko gazteentzako topagunea

Proiektuak

2022/11/23

Gazteak Mugaz Gaindi: Euroeskualdeko gazteentzako topagunea

Urtarriletik maiatzera bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako Foru Komunitateko eta Ipar Euskal Herriko 30 gaztek definituko dute nolakoa izan beharko litzatekeen mugaz gaindiko etorkizuna.

Eusko Ikaskuntza, Nafarroako Gazteriaren Kontseilua eta Insup Formation lan-programa baten inguruan elkartu dira. Programa horren bidez, 2023ko lehen seihilekoan, Nouvelle Aquitaine-Euskadi Eurorregioneko gazteen arteko ezagutza indartu nahi da, eta gazteen arteko gizarte-, ekonomia- eta kultura-harremanak sustatu, Euroeskualdeko herritarrak ardatz hartuta.

Bost topaketa egingo dira, eta, horietan, Euroeskualdearen aniztasuna ordezkatzen duten 18 eta 35 urte bitarteko gazteek gizarte-berrikuntzako dinamika bat partekatuko dute, etorkizuneko agertokiak diseinatzeko eta partaidetzako konponbide prototipoak egiteko. Egoeraren diagnostikoa eginen da eta jarduera-ildoak zehatuko dira topikoak, aurreiritziak eta ahuleziak gainditzeko, bai eta dauden indarren aprobetxamendurako eta elkarrekin aritzeko.

Hona hemen prozesuaren edukiak eta egutegia, urtarriletik maiatzera:

  • Urtarrila, Iruñea: Elkar ezagutzea
  • Otsaila, Baiona: Hizkuntza eta kultura komuna
  • Martxoa, Bera: Ongizatea (lana, etxebizitza…)
  • Apirila, Hendaia: Jasangarritasuna eta trantsizio ekologikoa
  • Maiatza, Irun: Osoko bilkura eta emaitzen aurkezpena

30 gazte inguruk parte hartuko dute bost lantegietan, eta elkarrekin komunikatu ahal izango dira hiru lan-hizkuntzetako edozeinetan (euskara, frantsesa eta gaztelania). Halaber, hizkuntza-hesia gainditzeko, saio guztietan “xuxurlariak” izendatuko dira, bertaratutakoen arteko komunikazio-zubi lana egiteko.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp