Berri korporatiboak

2008/02/01

GAZTEENTZAT ESKAINTZA

Eusko Europar Boluntario Zerbitzuak boluntario zerbitzu bat gauzatzea egikaritzen du. 2 aste eta 12 hile arteko iraupena duen proiektua izaki, Europako beste herrialde eta instituzio batean burutuko duzue interesatuok ekimena, beste herrialde, kultura eta pertsona batzuk ezagutzeko aukera ere izango duzuelarik. Bide batez, elkartasuna bultzatuko da gazteen artean, eta era berean, hizkuntzak ikasi eta trebetasunak bereganatuko dituzue.

Proiektuak modu eta izaera orotarikoak izan daitezke, besteak beste, kultura, kirola, gazteria, ondare kolturala, artea, ingurumena, elkartasuna, babes zibila lantzen duten ekimenak izan daitezke eta nahi izanez gero, Gazteria Sailetik zuretzat egokiena izan daitekeen proiektua bilatzen lagunduko dizugu.

17 urte baino gehiago eta 31 baino gutxiago badituzu eta herrialde europar batean denboraldi bat igarotzeko irrikitan bazaude, ez ezazu zalantzarik izan, jar zaitez lehenbailehen gurekin harremanetan gazteria@eusko-ikaskuntza. org posta elektronikora idatziz edota 943 31 08 55 telefono zenbakira deituz eta Ainara Iraetarengatik galdetu.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp