Ecoeuskadi 2020: ondorioak
Gazteria Saila elkarlanean aritu da Ecoeuskadi 2020 ekimenarekin, 22 gaztek Euskadiko sistema sozioekonomikoaren iraunkortasun giltzarriei buruz adieraziriko iritzi eta proposamenak ekarriz. Lau ondorio nabarmendu dituzte gazteek iraunkortasun estrategia garatzeko ezinbesteko esparru teoriko gisa: 1) iraunkortasun erronka lortzera zuzenduriko politika eraginkorrak praktikan jartzeko unea iritsi da; 2) gobernantza eredu berriak behar dira garapen iraunkorra egitate bat izan dadin; 3) "materiala" paradigmaren ordez, muinean gizakia eta natura jarri beharra dago; eta 4) ziklo baten amaieraino iritsi gara eta ahaleginak egin behar dira eredu iraunkor bateranzko aldaketa erreal bat gauzatzeko.
