Eusko Ikaskuntzak, Busturiako Udalarekin duen hitzarmenaren baitan, "Gerra Zibila Busturian" izeneko ikerlana jarri du abian. Horretarako 2016ko maiatzaren 19ra arte zabalik dagoen beka deialdi bat luzatu du. Ikerlana euskara hutsean burutuko da.
Helburu nagusien artean memoria historikoa ezagutaraztea eta iraunaraztea du proiektu honek. Memoria historikoa ondare kolektiboa izanik, gure gizartearen eskubide eta askatasun demokratikoen alde egiteko eta gizartearen kohesioa, eraldaketa eta modernizazioa sustatzeko xedez.Hautagaiek maiatzaren 19ra arte daukate beraien proposamenak ei-sev@eusko-ikaskuntza.eus helbidera bidaltzeko. Beka honek 6 hilabeteko iraupena du, proiektu irabazlea aurkezten den momentutik aurrera.Busturian Gerra Zibilaren giroan, sei zibil fusilatuak izan ziren 1937ko abuztuaren 5ean bermerik gabeko epaiketa baten ondoren. Gertakizun honek herritarren artean izugarrizko eragina izan zuen eta hildakoen omenezko oroimena bera ere debekatua izan zen. Beste batzuk gerra giroan hil ziren edo atzerrira alde egin zuten.Gerra 1936an hasi eta 1939an bukatu zela irabazleak esan arren, berez, diktaduraren bidez galtzaileak, aukera barik, galtzaile jarraitu zuten.Beraz, proiektu honen bidez galtzaile jarraitu zuten ahots horiek berreskuratu nahi dira indar berezia jarriz emakumeen ahotsetan. Izan ere, eta Women's Link Worldwide erakundeak salatu duen moduan, emakumeek jazarpen bikoitza izan zuten; jazarpen ideologikoa eta genero jazarpena.Bekaren oinarriak esteka honetan.
