Gipuzkoako ahaldunak Sara Etxean

Berri korporatiboak

2024/12/13

Gipuzkoako ahaldunak Sara Etxean

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak Sara Etxeko ateak ireki zituen abenduaren 3an Gipuzkoako Foru Diputatuek bilera ibiltaria bertan egin zezaten.

Euskararen Nazioarteko Egunean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gobernu Kontseilu ibiltaria egin zuen Ataunen, hain zuzen ere, Sara Etxean.  Ekitaldia goizean egin zen eta Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko lehendakari Abel Ariznabarretak gobernu kontseiluko zazpi diputaturi eta Eider Mendoza Diputatu Nagusiari harrera egin zien; amaieran, aldiz, Barandiaranen etxea izandakoa erakutsi zien guztiei gidari lanak eginez.

Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Mendozak Ataunera bertaratu izanaren zergatia aipatu zuen: "Euskararen Eguna delako etorri da Gobernu Kontseilua gaur Ataunera, Barandiaranek sekulako ekarpena egin ziolako euskal kulturari eta hizkuntzari".

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp