*Garapen Iraunkorra Unibertsitatean
EHUko ikasleak Garapen Iraunkorraren alorrean gaitzeari begira egindako Girotu Kontzertazio Foroaren lehen ikastaroak amaiturik, sariak eman zaizkie "post" edo eztabaida foroetako ekarpen onenei.
Energia Eraginkortasunari buruzko Ikastaroan, Iñigo Azurmendi, Industria Ingeniaria eta Beatriz Mena Diez, Irakasleen Eskolako ikaslea saritu dira. Etxeko Hondarrei buruzko Ikastaroan parte hardu dutenen artean, Zuriñe Alonso Fuente, Artearen Historiako ikasleak eta Bilboko Carlos Javier Martinez de Ilarduya, Industria Ingeniaritzako ikasleak jaso dute saria.
