GizarteLAB: esperientzia Laudion

Proiektuak

2021/01/18

GizarteLAB: esperientzia Laudion

Azaroaren 20tik abenduaren 2ra, Laudion, Eusko Ikaskuntzak sortu eta bultzatutako GizarteLAB gizarte laborategiaren saioen ziklo bat garatu zen.

GizarteLAB programaren helburua da herritarrak gaitu eta ahalduntzea, erantzun desberdin eta berritzaileen bidez erronka demografikoei aurre egiteko. Eusko Ikaskuntzak, Eusko Jaurlaritzarekin eta herriko Udalarekin lankidetzan, Laudion antolatu zituen online prestakuntzako lau tailerretan, bederatzi pertsonako talde bat osatu zen (bost emakume eta lau gizon), guztiak ere programaren xede den adin-tartekoak (45 eta 55 bitartekoak).

Azken txostenean adierazten den bezala, gizarte-berrikuntzako komunitateak garatzeko lau prozesu garrantzitsu aztertzeko aukera eman dute saioek: a) gaitasunak ikasteko nork bere ibilbide pertsonalaren azterketa; b) etorkizuneko aukeren azterketa; c) gizarte-harremanei buruzko azterketa, enpatia-ariketetan oinarrituta; eta d) ekimen inklusiboak diseinatzeko esku-hartze sozialeko aukeren azterketa.

Eranskin batean, Laudion desio ez den bakardadearen arazo zehatzari heltzen dio txostenak, eta aurrera egiten du belaunaldien arteko boluntariotzan oinarritutako gizarte-berrikuntzako komunitate bat diseinatu eta abian jartzeko aukeran, integrazioko mikroesperientziak bultzatzeko.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp