Gregorio Monreal, Pete T. Cenarrusa Saria

Gure bazkideak

2024/11/04

Gregorio Monreal, Pete T. Cenarrusa Saria

Idahoko (AEB) Euskal Kulturarako Pete T. Cenarrusa Fundazioak 1992 eta 1996 artean Eusko Ikaskuntzako lehendakari izan zenaren ibilbidea aitortu du.

Urriaren 25ean Nafarroako Unibertsitate Publikoan Iruñean egindako ekitaldi batean, Gregorio Monreal Ziak Pete T. Cenarrusa saria jaso zuen, euskal kulturari nazioartean egindako ekarpenagatik.

Emanaldian, Roldan Jimeno Aranguren Eusko Ikaskuntzako bazkidea NUPeko idazkari nagusi gisa, Alicia Chicharro Lazaro NUPeko errektoreordetzako Nazioarteratze eta Lankidetza arloko zuzendaria, eta Amaia Alvarez Berastegi Zuzenbide Saileko irakaslea aritu ziren, baita Gloria Totoricagüena Egurrola Pete T. Cenarrusa Fundazioko presidenteordea ere.

Sari hau Gregorio Monrealek aurretik jasotako beste hainbati gehitzen zaie, hala nola, 2007ko Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Saria edo 2013ko Euskadi Ikerketa Saria.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp