Gurutzi Arregi Azpeitia, 1936-2020

Gure bazkideak

2020/05/18

Gurutzi Arregi Azpeitia, 1936-2020

Maiatzaren 5ean hil zen Amorebieta-Etxanon Gurutzi Arregi, etnografoa eta Etniker proiektuko zuzendari eta fundatzaile izandakoa.

Gurutzi Arregi Azpeitia (Lemoa, 1936) Soziologian doktore zen Deustuko Unibertsitatean. Hirurogeita hamargarren hamarkadan etnografia ikerketekin hasi zen Jose Migel Barandiaranekin, eta lan horrek ekarri zuen 1973an material etnografikoak biltzeko Etniker proiektuaren sorrera. Koordinatzaile nagusia eta Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren ondorengo aleen arduradun zen Gurutzi Arregi eta argitaratutako lan ugarietan gai anitz landu zituen: herri erlijioa, ermita, kofradia, sinesmen eta errituak, herri medikuntza….

Eusko Ikaskuntzaren berreraikitzean parte hartu zuen bigarren etapan eta ardura ugari hartu zituen: idazkariordetza (1979-1994), Antropologia-Etnografia saileko fundatzaile eta lehendakari (1979-1986) eta idazkari kudeatzaile (1982-1990).

Lan gaitasun handiko emakumea, Bilboko Euskal Museo Etnografikoko kide izan zen (1981-1989), Barandiaran Fundaziokoa (1990-1994), Durangoko Arte eta Historia Museokoa (1991-1994), Labayru Institutuko Errektore Kontseiluko bozeramaile eta idazkari izateaz gain (1978-2010).

Aukera Berdintasunerako Saria eman zion Durangoko Udalak 2004an, 2012an Labayru Fundazioak Ohorezko kideen artean sartu zuen eta 2015ean Bilboko Gotzaitegiaren Karmelo Etxenagusia saria lortu zuen ondare artistikoari balioa emateko egindako lanagatik. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp