Hauteskunde prozesuaren irekiera

Berri korporatiboak

2016/05/27

Hauteskunde prozesuaren irekiera

Jada irekita dago Lehendakaritzara eta Kontseilu Errektoreko bost batzordekide postuetara hautagaitzak aurkezteko epea. Hautaketa ekainaren 18an egingo den Ohiko Batzar Nagusian burutuko da. 

2012an aukeratutako Lehendakariaren eta Kontseilu Errektorearen lurralde batzordekideen agintaldia aurten amaitzen da. Hori dela eta, hauteskunde prozesua abian jarri da, ekainak 18ko Ohiko Batzar Nagusian ospatuko den bozkekin amaitutzat emango dena.

Maiatzaren 25era arte hautagaiak aurkez daitezke. Estatutuen 28. artikuluak dioenari jarraituz, lehendakari izateko hautagaitzak bazkideen %5aren sinaduraz lagunduta aurkeztu behar dira; gutxienez lau lurraldetakoak izan behar dute horiek, edo Kontseilu Errektoreko kideen bostenak babestuta.

Batzarkideen kandidaturak –Kontseilu Errektorean lurraldeetako ordezkariak- lurralde bakoitzeko bazkideen %1ak, edo Kontseilu Errektoreko bi batzarkidek babestu behar dituzte.

Dokumentazioa Eusko Ikaskuntzako bulego nagusietara bidali behar da postaz (Mirakontxa, 48. 20007 Donostia) edo posta elektronikoz (idazkari@eusko-ikaskuntza.eus).

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp