Hiru argitalpen

Gure bazkideak

2025/03/20

Hiru argitalpen

Simon Peña, Ainara Larrondo, Jon Mentxakatorre, Andres Urrutia eta Benito Lertxundi izango dira hilabete honetan bazkideen argitalpenen katalogoan.

Ainara Larrondo Uretak eta Simon Peña Fernandezek Feminismoaren ahotsa euskaraz eta sarean: gaiak, eztabaidak eta ikusgarritasuna (Eusko Jaurlaritza, 2024) liburu kolektiboa sortu dute, azken urteotan hizkuntza normalizaziorako eta genero berdintasunerako politikek bat egiteak izan duen eragina aztertzeko.

Jon Mentxakatorre Mondragon Unibertsitateko filosofia irakasleak Arizmendiarrieta, gizagile eta herrigile (Instituto Diocesano de Teología y Pastoral, 2024) argitaratu du, Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta ibilbideaz, bere kolaboratzaile nagusien testigantzak bilduz, testuinguruan kokatuz eta iruzkinduz.

Hermes aldizkariak euskararen egungo egoerari heldu dio 79. zenbakian. Andres Urrutia euskaltzainburuak  inor baztertzen ez duen integrazioaren bidez hizkuntzaren oinarri soziala zabaltzearen alde egin du. Eta elkarrizketa luze batean, Benito Lertxundik euskal kantagintzari eta kulturari eskainitako sei hamarkadako esperientziaren ikuspegitik aztertu du.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp