Hitzaldi ziklo berri bat Hermione itsasontziaren konponketaren kari Baionan

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2022/04/04

Hitzaldi ziklo berri bat Hermione itsasontziaren konponketaren kari Baionan

Eusko Ikaskuntzak Euskal Museoaren Adixkideen laguntzarekin hitzaldi ziklo bat antolatu da Baionako portua XVIII. mendetik gaur egunera arte apaitzeko.

Mintzaldi horiek apiriletik azarora iraganen dira, Baionako Merkataritza Ganbaran, Eusko Ikaskuntzan (Jaureguiberry kaian), eta Baionako beste lekuetan antolatuko dira. Baionako Portua, Aturriko ontzizainak, Hermione - Lafayette elkartea, baita ere Baionako Zientzien, Letren eta Arteen Elkartea, Ibaialde Elkartea eta Baionako Euskal Museoaren parte hartzearekin lankidetzan antolatuak da hitzaldi ziklo hori.

Hainbait gaien bidez hizlariek Baionako Portua apaituko dute : Hermione fragataren historia, izan estropada gerla, baita 1757an idatzitako marinelen gutunak, portu ontziolak XVIII. mendean, Baionako almirantetza, txalupen garaian… Baionako portua eta bere etorkizuna. Iragan loriatsuaren hainbat kondaira eta gaur egun oraindik bertako ekonomiaren eremaile den portu tresna horren geroa aipatuko dutenak.

Lehen hitzaldia apirilaren 12an ospatu zen Merkataritza Ganbaran 18:00etan Giza eta itsas ez ohiko abentura bat-Une aventure humaine et maritime d’exception Hermionne Lafayetteko hizlari eta idazkaria Guy Gautreauren eskutik.

Bestalde UEUrekin lankidetzan eramaten dugun beste Akademiatik Tartarika hitzaldi zikloa aurrera doa Graxi Irigaraiek Kultura politikak, hizkuntza guttituak eta zinema aipatu zituen Baionako Euskal Museoan apirilaren 21 ean. Biarritzeko Mediatekarekin lankidetzan Gari Berasaluzeren, 64 begirada xake-taularen zuri-beltzetan aurkeztuko du maiatzaren 19ean. Eta ekainaren 16ean Baionako Kalostrape ostatuan UEUren 50 urteen kariko hitzaldi- pesta iraganen da, honetan doktiregai gazteer hitza emanen zaie haien ikerketak laburki aurkeztu ditzaten giro goxo batean.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp