Belen Uranga Soziolinguistika Klusterreko teknikaria, BAT soziolinguistika aldizkariko? koordinatzailea, DIKOMA proiektuko eta Hizkuntza-ekologiaren ildoaren koordinatzailea eta HIZNET UPV-EHUko Hizkuntza-plangintza graduondoko irakaslea da. Soziolinguistikako Klusterrerko teknikariak Elizondon munduko hizkuntza-aniztasunaz hitz egin zuen, hizkuntza guztien iraunkortasunez, batez ere, hizkuntza gutxituen bizitzeko baldintzen inguruan; Baztaneko ezaugarriak kontuan hartuta, ondorengo belaualdiei jasotako hizkuntza ahalik eta modu egokienean transmititu beharraz eta arduraz. Hori guztia mundu ekologikoagoan hizkuntza-aniztasunaren balioa sendotzea ezinbestekoa delako.
Berri korporatiboak
2013/12/01
Hizkuntza Ekologiaz Baztanen
Pasa den abenduaren 5an, arratsaldeko 19:00etan Belen Urangak Hizkuntza Ekologiaren inguruko hitzaldia eskaini zuen Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.
