Berri korporatiboak

2013/07/01

I. Doktore Ikerketa Jardunaldia Euskal Herriko Enpresen Ekonomia eta Administrazioari buruz

Uztailaren 11an Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan (UPV/EHU) I. Doktore Ikerketa Jardunaldia Euskal Herriko Enpresen Ekonomia eta Administrazioari buruzko jardunaldia izango da.

Jardunaldi honen helburua, jakituria eta esperientzia unibertsitate kide ezberdinen artean transferitzea da. Euskal Herriko tesi produkzioaren berri elkarbilduz ezagutzea, urteroko bilgune bat bideratzen duen neurrian. Euskal Unibertsitate desberdinetako kideen artean, ikerlerro komunetan zertan ari diren elkar ezagutu, eztabaidatzea eta irakaskuntzako gai komunen metodo eta materiak elkar ezagutzea, da helburua hain zuzen.

Urtero jardunaldi bat antolatzea da helburua, non aurreko urtean aurkeztutako tesien eta doktoregaien lanen (tesian oinarritua izan gabe) bilduma egin, aukeraketa burutu eta aurkezpenak burutzen diren. Modu honetan, jardunaldiaren egunean doktoratu berri edo doktoregaiek aukera izango dute beren lanak aurkezteko adituen aurrean eta baita beraien artean elkar ezagutzeko. Jardunaldi hauek Eusko Ikaskuntzako Gizarte eta Ekonomia Zientziak Sailak eta Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolak (UPV/EH) antolatu dituzte.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp