Idoia Fernández, Unibertsitateko Irakaskuntza Sareko lehendakaria

Gure bazkideak

2024/10/18

Idoia Fernández, Unibertsitateko Irakaskuntza Sareko lehendakaria

UPV/EHUko Hezkuntza Zientzien Saileko irakaslea Valentziako Unibertsitate Politeknikoan egindako REDUren batzarrean aukeratu zuten.

REDU irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, 80ko hamarkadaren amaieran sortua, unibertsitateko irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko eta goi-mailako hezkuntzan garapen akademikoa sustatzeko.

Idoia Fernandez bazkideak esperientzia handia du goi-mailako hezkuntzan aldaketa eta hobekuntza prozesuen ikerketan eta kudeaketan. Hezkuntza Aholkularitzako Zerbitzuko zuzendaria izan da, eta EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kultur Ekintzaren arloko errektoreordea. Halaber, International Society for the Scholarship of Teaching and Learning elkartearen Europako presidenteordea izan zen, eta gaur egun Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Gobernu Kontseiluko kidea da. IkasGaraia: Hezkuntza, Kultura eta Garapen Akademikoko ikerketa taldeko kide da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp