Liburuan, bazkideak westernaren heriotza eta berpizkundea jorratzen ditu, Clint Eastwooden filmografiaren bidez.
Azterketa semiotiko-estrukturalen bidez, Ignacio Gastaka Eguskiza bazkideak frogatu du westernak Kaliforniako zinemagilearen filmografia osoa egituratzen duela, bai genero zintak, bai bestelako koordenatu kronologiko eta geografikoetan garatzen direnak.
Horretarako, Amerika, Clint Eastwooden arabera. Westernaren heriotza eta berpizkundea (UPV/EHU) lanak sakondu egiten du filmak jorratu dituen gaietan, bere idazketa zinematografikoaren eraginetan eta bere ahots zinematografikoaren behaketan. Eastwooden western kanonikoak (Unforgiven, The Outlaw Josey Wales, Pale Rider eta Bronco Billy) egungo filmetan girotutako beste batzuekin alderatuz (Mystic River, Gran Torino, American Sniper, The Mule eta Space Cowboys).
