Otsailaren 20an aurkeztuko dituzte Eusko Ikaskuntzak eta euskal unibertsitateek aukeratutako hiru proiektuak.
Ikerketa Sustatzeko eta Laguntzeko I. Programaren deialdia egin zen iazko urtearen amaieran, masterreko ikasleen, doktoregaien eta 4. mailako gradu eta 5. mailako gradu bikoitzeko ikasleen artean ikerketa bultzatzeko. Lehen deialdira 24 proposamen aurkeztu ziren (20 emakumeena eta 7 gizonen aldetik) lurralde guztietatik, horietako 20 euskaraz izanik.
Otsailaren 20an, arratsaldeko 17:30etan, Donostiako egoitzan, aukeratutako hiru proiektuak aurkeztuko dira. Gauzatzen ari diren hiru lanen inguruko xehetasunak (helburuak, erabiliko duen metodologia eta aurreikusitako emaitzak) partekatuko dituzte Elene Igoa Iraola, Amaia Rodriguez Aguirre eta Mihiret Elisa Zarate Beitia irabazleek eta, gainera, errekonozimenduko diplomak jasoko dituzte.
Ekitaldian Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta Francisco Javier Arrieta Deustuko Unibertsitateko irakasle eta programaren koordinatzaileak izango dira, baita epaimahaian parte hartzen duten unibertsitateetako ordezkariak ere. Amaitutakoan, gerturatutakoen artean mokadu txiki bat hartzeko aukera izango da.
Etortzekoa bazara, izena eman ezazu hemen eta zure lekua erreserbatu!