Demografia, soziolinguistika eta ongizateari buruzko hiru ikerketa, Eusko Ikaskuntzaren eta euskal unibertsitateen babesarekin.
Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriko zazpi unibertsitateekin elkarlanean bultzatzen duen Ikerketa Sustatzeko eta Laguntzeko I. Programaren helburua da etorkizuneko ikerketa-gaiak bultzatzea eta azterketa, prospektiba eta ikerketa lanak garatzea.
Lehen deialdira 24 proposamen aurkeztu dira, horietatik 20 euskaraz, masterreko 27 ikasle, doktoregai eta 4. mailako eta 5. mailako gradu bikoitzeko ikasleak aurkeztu dira: 20 emakume eta 7 gizon, lurralde guztietakoak.
2.000 euro garbiko laguntzak jaso dituztenak hauek dira:
- Elene Igoa Iraola, “Beherakada demografikoa: Euskal Herriko erakundeen erronka nagusia” proiektuagatik.
- Amaia Rodríguez Aguirre, “Ahozko Handia: murgiltze ereduko ikasleen estrategia elebidunak eta herritartasun soziolinguistikoa indartzeko aukera ote?” lanagatik.
- Mihiret Elisa Zarate Beitia: “Zein gobernantza behar du euskal gizarte zerbitzuen zaintza bermatzeko?”.
Ikerketa Sustatzeko eta Laguntzeko I. Programaren epaimahaia honako hauek osatu dute: Arantza Cuesta (Eusko Ikaskuntza), Juan Mari Apaolaza (EHU), Xabier Riezu (Deustuko Unibertsitatea), Naiaira Ardanaz (UNAV), Imanol Nuñez (UPNA), Andoni Eizagirre (MU), Ixusko Ordeñana (UNED) eta Urtzi Etxeberria (UPPA).