Berri korporatiboak

2007/10/01

Ikerketarako Laguntzak

*Azaroaren 30a arte

Urtero bezala, Eusko Ikaskuntzak Ikerketarako Laguntzak banatzen ditu talde edo banakako proposamenen artean. Eskabideak azaroaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira helburu horretarako dauden inprimakietan, eta ondokoak erantsi: eskatzailearen/ eskatzaileen curriculum vitae laburra; lanari buruzko txosten xehea, bertan azalduko direla: proiektuaren izenburua eta egileak, materiala eta metodologia, baliabide tekniko eta azpiegitura erabilgarriak, lan egitasmoa eta hori egiteko aurreikusiriko epea; eta gastuen aurrekontu xehea.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp