Ilargi Aristondorentzat Barandiaran Beka

Berri korporatiboak

2025/01/19

Ilargi Aristondorentzat Barandiaran Beka

Ilargi Aristondo Merinok (Oiartzun, 1996) eskuratu du 2025eko Barandiaran Beka, 'Euskal Pirinioetako Suaren paisaia: etnografia kolaboratiboa antropozenoan' proiektuagatik.

Landa eremua ikertzen duen EHUko Antropologiako doktoregai honek horrela definitu du bere lana: "Azken ikerketan zeharka atera zen gaia izan zen mendiko suteena eta oraingo honetan, sakonki aztertzeko tartea eskaini nahi diot. Horretarako, idatzizko eta ikusizko etnografiaren bitartez ertz anitzeko problematika honi heldu nahi diot, laborari eta administrazioen arteko harremanetan ez ezik, paisaia eraikitzen duten bestelako agenteetan ere arreta jarriz. Ikerketa euskal Pirinioan kokatuko da, mugaren bi aldeetan. Hain zuzen, ikerketaren helburuetako bat ere badelako suteen kudeaketan administrazioen praktiken jarraipena egitea, eta horrela,  horiek paisaia kulturalean duten eragina aztertzea".

Abenduaren 23an elkartu zen epaimahaia 2025ko deialdira aurkeztutako lanen inguruko gogoeta egiteko eta aho batez eman zioten Ilargi Aristondori Barandiaran Beka. Aristondok egingo du landa lanaren zatirik handiena, baita bibliografiaren errebisioa ere; Olatz Gonzalez Abrisketak izango du atzetik, gidari lanak egiten.

Informazio gehiago

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp