Iñaki Azkoaga: izen bat herri batentzat

Gure bazkideak

2022/05/19

Iñaki Azkoaga: izen bat herri batentzat

Hegoaldeko lau hiriburuetan “Baskonia. Una solución al problema del nombre del país de los baskos” liburua aurkeztu da.

Iñaki Azkoaga bazkideak, enpresa, erakunde eta lurraldeetako Komunikazio eta Marketineko profesionaleko beteranoak, urteak daramatza euskal lurrarentzat izen bateraturik ez egotearen erroak eta ondorioak aztertzen. Gai horri lehen liburu bat eskaini zion 2007an, Vasco, ¿cómo se llama tu país?, eta hortik aurrera gogoeta berriak egiten jarraitu du “Planet Point Reputation” blogaren bidez.

Lan horren guztiaren emaitzak Baskonia. Una solución al problema del nombre del país de los baskos liburuan jasotzen ditu. Bertan, proposamen sendo eta arrazoitua egiten du, behingoz, “arazo” gisa kalifikatzen duenarentzat, “100 izenen herrialdea” izateari uzteko.

Baskonia. Una solución al problema del nombre del país de los baskos Beta argitaletxeak argitaratu du.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp